Gizartea -
Gertakaria
Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bidasoa ibaian, Hondarribian
Igande gauean erori zen Irungo Santiago zubitik behera, ibaira. Poloniako 39 urteko herritar bat zen.
Erredakzioa
Gizonezko baten gorpua aurkitu zuten atzo arratsaldean Bidasoa ibaian, Hondarribian, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Aipatu iturriek azaldu dutenez, 39 urteko poloniar bat zen hildakoa eta igandean erori zen ibaira Irungo Santiago oinezkoen zubitik.
Hilotza 16:00ak aldera aurkitu zuten aireportu parean gizonezkoa erreskatatzeko lanean ari zen Gurutzeko Gorriko txalupa bateko kideek.
Hilotza jaso ondoren, gorpua auzitegi-medikuarenera eraman dute autopsia egin diezaioten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea