Gizartea -

Lapurreta

Euskal Herriko bankuetan ostu duten lau lapur atxilotu dituzte Almerian

Atxilotuek ez zuten armarik eta indarkeriarik erabiltzen, eta ileordeekin, txanoekin eta betaurrekoekin mozorrotuta lapurtzen zuten. Uztailetik 200.000 euro lapurtu zituzten.

Atxiloketa Huercal Overan (Almería). Argazkia: EFE
Atxiloketa Huercal Overan (Almería).
Atxiloketa Huercal Overan (Almería). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak, Huercal Overako (Almeria) Udaltzaingoaren laguntzarekin, uztailetik zenbait bankutan 200.000 euro ostu dituzten lau lapur atxilotu ditu. Banku horietako batzuk Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan zeuden.

Armarik eta indarkeriarik gabe burutzen zituzten lapurretak, sukurtsaletako bezeroak eta langileak distraituz. Espainiar Estatu osoan zehar ibili ziren, identitate faltsuekin, ileordeekin, txanoekin eta betaurrekoekin mozorrotuta.

Hiru gizon eta emakume bat dira atxilotuak, eta Bizkaian, Gipuzkoan eta Iruñean egindako lapurretez gain, beste batzuk ere leporatzen dizkiete, Murtzian, Granadan, Burgosen, Alacanten, Valentzian, Errioxan, Zaragozan, Pontevedran eta Coruñan egindakoak.

Lapurretak burutzeko, lehenago bankuetako langileen behar egiteko modua aztertzen zuten, jende gehien zegoen momentuak aprobetxatuta. Behin lekua aztertuta, langileak entretenitzen zituzten, bezero plantak eginez. Bitartean, taldeko beste kide batek dirua bizkor lapurtzen zuen.

Material incautado a los atracadores.

Lapurrei kendutako materiala. Argazkia: EFE

Abuztu amaieran, Huercal Overako Udaltzaingoak Guardia Zibilari esan zion taldea banku baten inguruan zebilela.

Guardia zibilek eta udaltzainek atxilotu zituztenean, ileordeak, txanoak, betaurrekoak, maiztasun inhibitzaileak eta beste gailuak zeramatzaten. Momentu horretan berretsi zuten hainbat identitate erabiltzen zituztela, eta guztiak antzeko beste delituekin lotuta zeudela.

Ikertzaileek taldea 2018tik Espainian zehar lapurretak egiten ibili zela jakin zuten. Ikerketa zabalik dago oraindik, eta oraindik lapurreta gehiago egotzi ahal dizkiete.

Atxilotuak epailearen esku jarri dituzte. Erakunde kriminala, hogei ebasketa eta identitatearen usurpazioa egozten dizkiete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Delituak argazkiak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak