Gizartea -

Protesta Donostian

Giza kate batek Zubietako erraustegia gelditzea eskatu du Kontxako hondartzan

Protestak 15 urte bete ditu jadanik. Antolatzaileen ahotan, azpiegitura ez da beharrezkoa Gipuzkoan; izan ere, "70.000 tona zabor sortzen dira, eta erraustegiak 200.000 behar ditu".

Giza kate batek Zubietako erraustegia gelditzea eskatu du. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Giza kate batek Zubietako erraustegia gelditzea eskatu du Kontxako hondartzan.
Giza kate batek Zubietako erraustegia gelditzea eskatu du. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zubietako erraustegia gelditzea eskatzeko giza katea egin dute igande honetan Kontxako hondartzan (Donostia). Dozenaka lagunek parte hartu dute protestan. Mobilizazioak 15 urte bete ditu jada, eta, ohi bezala, Kontxako Banderaren estropadako finalaren egunean egin dute.

Giza katea 11:45 aldera abiatu da Kontxako pasealekuaren arrapalatik. Erraustegiaren irudia zirrimarraturik zuten puxika zuriak banatu dituzte azpiegituraren aurkako ekintzaileek, baita erraustegiaren kontrako informazioa ere.

'Errausketarik ez' leloa osatuz kartelak erakutsi dituzte parte-hartzaileek, horien artean Ezker Anitza-IU eta EH Bilduko ordezkariek. Proiektuaren aurkako banderak ere eraman dituzte.

Errausketaren aurkako Gipuzkoako Plataformaren bozeramaileak azaldu duenez, 15 urte eman dituzte erraustegiaren eraikuntza gelditzea eskatuz, eta orain "urte bukaeran" martxan jartzea espero da; izan ere, labeen probak urrian hasiko dira.

Bozeramailearen hitzetan, osasunari "kaltea" egiteaz gain, azpiegitura ez da beharrezkoa Gipuzkoan; izan ere, "70.000 tona zabor sortzen dira, eta erraustegiak 200.000 behar ditu". Horregatik, erraustegia gelditzeko eskatu du berriro.

Aste honetatik aurrera, erraustegiaren inguruan dauden animaliak, lursailak, etab. aztertzen hasiko dira, azpiegituraren labeak martxan jartzen direnean datuak alderatu ahal izateko, erantsi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Manifestazioak Ingurumena Kontxako hondartza