Gizartea -

Barakaldon atxilotua

19 urteko gizon bat atxilotu dute Zamudion emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Erasoa irailaren 2an gertatu zen Zamudion. Biktimak gertatutako salatu zuen egun horretan bertan, eta irailaren 9an Barakaldon atxilotu zuten gizona.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko gizon bat atxilotu dute Barakaldon (Bizkaia), irailaren 2an Zamudion emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.

Segurtasun Sailak Europa Press albiste-agentziari jakinarazi dionez, biktimak gertatutako salatu zuen erasoaren egunean bertan, Ertzain-etxean.

Ikerketa abiatu ostean, Ertzaintzak susmagarria atxilotu zuen irailaren 9an, Barakaldon.

____________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zamudio