Gizartea -

Gasteizen

Gizon bat atxilotu dute laguntza-zentro bateko langile bati sexu-abusuak egiteagatik

Eraso matxista atzo jazo zen. 59 urteko gizona laguntza-zentroan bizi da, eta bertan egiten du lan biktimak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 59 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizeko laguntza-zentro batean bertako langile bati sexu abusuak egiteagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez, eraso matxista atzo gertatu zen, aipatutako laguntza-zentroan.

Biktima bere lana egiten ari zen zentroko logeletako batean, eta bat-batean, gizona hurbildu zitzaion eta abusuak egin zizkion. Emakumeak ihes egitea lortu eta zentroko arduraduna ohartarazi zuen. Horrek Ertzaintzari eman zion abisu.

Bertaratutako agenteek biktima eta usteko erasotzailea galdekatu zituzten: gizonak erasoa aitortu zuen. Hala, sexu askatasunaren kontrako delitu bat egotzita atxilotu zuten.

Segurtasun Sailak ez du zehaztu zer nolako pertsonak bizi diren laguntza-zentro horretan, ezta zentroa pribatua edo publikoa den.

____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Sexu erasoak