Gizartea -

Irailaren 9tik, desagertuta

Onik aurkitu dute Bergaran desagertuta zegoen gizona

Twitterren @VOSTeuskadi-k zabaldu duenez, gizona, 40 urtekoa bera, familiarekin dago jada.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

@VOSTeuskadi-k, alegia, Larrialdietako Boluntario Digitalen Euskadiko Elkarteak, Twitterren astearte arratsaldean zabaldu duenez, onik topatu dute Bergaran desagertuta zegoen 40 urteko gizona.

Gizona, @VOSTeuskadi-ren arabera, familiarekin dago jada. Hilaren 9tik zebiltzan haren bila.

Astearte honetan bertan, halaber, Gasteizen desagertuta zegoen 15 urteko adingabea aurkitu dute, onik. Ertzaintzak Tolosan topatu du gaztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Bergara Albisteak Desagertutako pertsonak Debagoiena eskualdea