Gizartea -

Trafikoa

Belateko tunela hiru orduz egon da itxita, kamioi batek su hartu ostean

06:15 aldera jazo da trafiko istripua, N-121A errepideko 28. kilometroan. Ordu horretan, kamioia matxuratu egin da, eta, ondoren, su hartu du, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak direla eta.

Belateko tunelean matxura izan duen kamioia. Argazkia: Guardia Zibila
Belateko tunelean matxura izan duen kamioia.
Belateko tunelean matxura izan duen kamioia. Argazkia: Guardia Zibila

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belateko tunela, Ultzaman (Nafarroa), bi noranzkoetan itxi dute asteazken goizean, horren barruan kamioi batek matxura izan eta su hartu ostean. Alabaina, ez da inor zauritu, eta 09:40ean berriro ireki dituzte errei guztiak, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.

06:15 aldera jazo da trafiko istripua, N-121A errepideko 28. kilometroan. Ordu horretan, kamioia matxuratu egin da, eta, ondoren, su hartu du, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak direla eta.

Istripuaren tokira Guardia Zibila eta Oronozko suhiltzaileak bertaratu dira, eta sua itzali dute. Halaber, agenteek errepidea itxi dute bi noranzkoetan, eta NA-1210 errepidetik bideratu dute trafikoa.

Dena dela, ez da inor zauritu, eta tunelean ez da inolako kalterik sortu, Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Gauzak horrela, kamioia erretiratu bezain laster, errepidea berriro irekita geratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Donostia Nafarroa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak