Gizartea -
Katalunian
Carme Chacon ministroaren autoa lapurtu dute Esplugueseko bere etxetik
Ibilgailu partikularra lapurtu duten familiabakarreko etxebizitza hutsik zegoen, ministra Madrilen bizi baita denbora gehiena.
Erredakzioa
Carme Chacon Defentsa ministroak auto partikularraren lapurreta salatu du. Poliziako iturriek Efe albiste agentziari adierazitakoaren arabera, Chaconen ibilgailua Esplugues de Llobregateko bere etxeko garajean zegoen.
Levante egunkariak zabaldu duenez, autoa familiabakarreko bi solairuko etxebizitza batetik lapurtu dute, Esplugues de Llobregaten, Bartzelonan. Etxebizitza hutsik zegoen ministrak denbora gehiena Madrilen ematen duelako.
Ikerketako iturriek aditzera eman dutenez, lapurreta astelehen gauean izan zen eta lapurrak ez ziren ministroaren etxera sartu.
Esquadrako Mossoen arabera, gaizkileek ez zekiten Chaconen autoa lapurtzen ari zirenik, gau hartan beste lapurreta pare bat ere egin zituztelako.