Gizartea -

Lurreko telebista digitala

Non ikusi ETB1 lurreko telebista digitalaren frekuentzia aldaketaren ostean?

5G sareak zabaldu ahal izateko prozesua hasi da. Kontsultatu ezazu zein katetan dagoen orain ETB1 zure inguruan.

Frekuentzia aldaketak ETBri ere eragingo dio. Argazkian, Bilboko emisiogunea.
ETBk Bilboko egoitzan duen emisiogunea.
Frekuentzia aldaketak ETBri ere eragingo dio. Argazkian, Bilboko emisiogunea.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 18an hasi dira EAEn eta Nafarroan lurreko telebista digitalaren frekuentziak aldatzen 5G sareak zabaldu ahal izateko. Gainerako telebista kateei bezala, ETBri ere egin dio prozesuak, eta baliteke sei kateak (ETB1, ETB2, ETB3, ETB4 eta ETB1 HD eta ETB2 HD) beste frekuentzia batean egotea aldaketaren ostean. Hona hemen non topatu aurrerantzean ETB1 zure inguruan.

Dena dela, gogoratu aldaketak dirauen artean, bi frekuentzietan (berria eta zaharra) emitituko duela ETBk ("simulcast" deritzo), behin betiko itzalaldia heldu arte.

Araba

Atauri: 21. katetik 37ra

Bizkaia

Aulesti-Goiherri: 21. katetik 46ra

El Haya: 21. katetik 33ra

Gipuzkoa

Hernani-Pagoaga: 22. katetik 46ra

Idiazabal: 22. katetik 34ra

Goiatz: 22. katetik 34ra

Ormaiztegi: 22. katetik 34ra

Ataun-Arteta:28. katetik 55era

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Hernani Euskal Autonomia Erkidegoa Telebista publikoa Gizartea Telebista Eguneko albisteak Albisteak Internet Lurreko Telebista Digitalaren azken ordukoa