Gizartea -

Bilbo

Jarraitu hemen streaming bidez Naukas 2019 jaialdiko hitzaldi guztiak

Naukas jaialdiak 100 zientzialari baino gehiago bilduko ditu Bilbon igandera arte

Igandera arte egingo dute Naukas Bilbao 2019.
Igandera arte egingo dute Naukas Bilbao 2019.
Igandera arte egingo dute Naukas Bilbao 2019.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zure interesekoa ere izan daiteke: Naukas Bilbaoren egitaraua eta ikusi Naukas Bilbao ziuzenean

Naukas Bilbao festibala bederatzigarren aldiz egingo dute ostegun honetatik aurrera, Euskalduna Jauregian, hilaren 22ra arte (igandean amaituko da). Zientzia-dibulgazioko festibalik handiena da Estatuan, eta 100 zientzialari eta dibulgatzaile baino gehiago bilduko ditu.

Bizkaia Zientzia Plaza (BZP) festibalaren barnean egingo dute, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu du, Naukas dibulgazio-plataformarekin batera.

Naukasen dibulgazioak, umoreak eta ikuskizunak bat egiten dute, eta horixe da haren arrakastaren arrazoia; gainera, hizlariek gehienez 10 minutu dituzte hitzaldiak emateko. Estatuko milaka lagun biltzen ditu urtero Euskalduna Jauregian.

Zientzialari ospetsuak izango dira aurtengo ekitaldian. Besteak beste, Madrilgo La Paz ospitaleko Haur-Onkologiako buru Antonio Perez-Martinez; haur-minbiziaren gaineko ikerketa garrantzitsuak egiten ditu Perez-Martinezek.

Ondorengoak ere izango dira bertan: Marian Garcia, Farmazian doktore eta Isabel I. Unibertsitatean irakaslea; berrikuntzan, bioteknologian eta elikagai-osasunean aditua den Gemma del Caño; eta EHUn Aplikatutako Ekonomiaren katedradun Eva Ferreira.

Juan Manuel Bermudez Kimikan doktoreak ere hartuko du parte; Bermudezek aurkeztuko ditu ikerketa baten emaitzak, alegia, gai solidoen familia berri baten gaineko ikerketa batenak. Gai horiek 'perovskiñak' dute izena, eta gaitasuna dute hozte-sistemen etorkizunean iraultza sortzeko.

Nabarmentzekoak dira, horiez gain, Isabel Morenoren, Carlos Brionesen eta Rocio Vidal La Gata de Schrödinger eta Jose Luis Crespo Quantum Fracture kanaletako youtuberren hitzaldiak. Moreno RTVE “Aquí la Tierra” saioko meteorologoa da, eta Brionesek ikuskizun zientifiko-artistikoa egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Naukas Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia albisteak Zientzia hedapena gaur