Gizartea -

BIZKAIA

36 urteko gizon bat hil da Basaurin, garabi batek harrapatuta

Harrapaketa Agirre Lehendakariaren kalean gertatu da, 09:30 aldera.

Harrapaketa Basauriko Agirre Lehendakariaren kalean gertatu da. Argazkia: Iker Salgado
Harrapaketa Basauriko Agirre Lehendakariaren kalean gertatu da
Harrapaketa Basauriko Agirre Lehendakariaren kalean gertatu da. Argazkia: Iker Salgado

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko gizon bat hil da gaur goizean Basaurin, garabi-kamioi batek harrapatuta, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 09:30 aldera gertatu da Agirre Lehendakariaren kalean.

Bertaratu diren larrialdi zerbitzuek gizonaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Ikerketa abiatu dute harrapaketaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Basauriko berriak Ertzaintza Herriak eta Hiriak Bizkaiko albisteak Gizartea Bizkaizko trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzeak