Gizartea -

TRAFIKOA

Bi pertsona zauritu dira Villabonan, kamioi bat bidetik atera ondoren

Tolosako Asuncion ospitalera eraman dituzte bi zaurituak, zauri arinekin. N-1 errepidea itxita egon da Gasteizerako noranzkoan 19:00ak arte, eta errei bat ireki dute orduan.

Villabonan izandako istripuaren irudia. Argazkia: EiTB
Villabonan izandako istripuaren irudia. Argazkia: EiTB
Bi pertsona zauritu dira Villabonan, kamioi bat bidetik aterata

0:41

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira gaur goizean N-1 errepidean, Villabona parean, izan den trafiko-istripuan. Irungo noranzkoan zihoan kamioi bat bidetik atera da 06:10 aldera, errepideko erdibitzailea zeharkatu du eta aldapa batean behera erori da.

Tolosako Asuncion ospitalera eraman dituzte bi zaurituak, zauri arinekin.

Gasteizko noranzkoan bi erreiak itxi dituzte berehala, eta Irungoan ezkerrekoa itxita geratu da, garabiak ibilgailua bidetik erretiratu arte.

Irunerako noranzkoa eguerdirako ireki dute, baina 19:00ak arte erabat itxita egon dira Gasteizerako noranzkoan dauden bi erreiak. Errepidea ireki bitartean Ertzaintza Adunatik eta Villabona herri barrutik bideratzen aritu da trafikoa.

Trafiko Zuzendaritzatik jakitera eman dutenez, 19:00etan errei bat ireki dute Gasteizko noranzkoan. Itxita daude ezkerreko erreiak bi noranzkoetan, baina irekita geratu dira,  behintzat, errei bat Gasteiz aldera eta beste bat Irun aldera.

kamioa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Villabona Albisteak