Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek emakume bat hil du lanbankadaz Mallorcan

08:30 inguruan izan da hilketa, Ses Salines herrian. Bularraldean eta sabelaldean zituen zauriak emakumeak, eta odolustuta hil da. Urtea hasi zenetik, 44 emakume hil dituzte Estatu espainiarrean.

Gizon batek emakume bat hil du lanbankadaz Mallorcan. Argazkia: EFE/Atienza
Gizon batek emakume bat hil du lanbankadaz Mallorcan.
Gizon batek emakume bat hil du lanbankadaz Mallorcan. Argazkia: EFE/Atienza

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek 59 urteko emakume bat hil du labankadaz Mallorcako Ses Salines herrian. Zabaldutako informazioaren arabera, emakumeak bost zauri larri zituen bularraldean eta sabelaldean, eta odolustuta hil da.

Guardia Zibilak atxilotu egin du gizona.

Honekin, 44 emakume hil dituzte 2019an euren bikote edo bikote ohiek Espainiako Estatuan. Eta 2003tik, indarkeria matxistaren biktimak kontatzen hasi zirenetik, 1.019 emakume hil dituzte. Kontuan izan behar da, gainera, hainbat biktima ez direla estatistika ofizialetan sartzen, aste honetan Pontevedran senar ohiak hildako emakumearen ama eta ahizpa, esate baterako.

_____________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainia albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mundu matxista