Gizartea -

AUTO-ISTRIPUA

Pertsona bat hil da eta hiru larri zauritu, Arraitz-Orkinen izandako istripuan

Nafarroako Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, bi autoren artean izan da istripua gaur goizean N-121A errepidearen 26. kilometroan. Hildakoa 39 urteko emakume bilbotar bat da.

Nafarroako suhiltzaileek zabaldutako argazkia.
Nafarroako suhiltzaileek zabaldutako argazkia.
Nafarroako suhiltzaileek zabaldutako argazkia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, pertsona bat hil da eta hiru larri zauritu dira gaur goizean Nafarroan, N-121A errepideko 26. kilometroan izan den istripuan.

Arraitz-Orkinen izan da istripua. Oraindik argitu ez diren arrazoiak medio, 09:10ak aldera bi autok elkar jo dute errepide horretan eta biktimak harrapatuta geratu dira autoan. Nafarroako Suhiltzaileek atera behar izan dituzte bertatik.

Hildakoa 39 urteko emakume bilbotar bat da eta gorpua Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute.

Zaurituak, berriz, Nafarroako Ospitalera eraman dituzte, larri.

Guardia Zibilaren esku geratu da istripuaren inguruko ikerketa

Bestalde, bi pertsona zauritu dira N-1 errepidean, Villabona (Gipuzkoa) parean, izan den trafiko-istripuan. Irungo noranzkoan zihoan kamioi bat bidetik atera da 06:10 aldera, errepideko erdibitzailea zeharkatu du eta aldapa batean behera erori da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Baztan