Gizartea -
Infekzioa Alemanian
Espainiak ziurtatu du ez duela bi pepino ekoizleren jarduera eten
Espainiak ezeztatu egin du Europar Batzordeak esandakoa, alegia, Almeria eta Malagako bi enpresetako jarduera eten izana.
Erredakzioa
Espainiak arbuiatu egin du Malagan eta Almerian bi pepino ekoizleren jarduera eten izana.
Osasun Ministeriotik ezeztatu dute Europar Batzordeak zabaldutako informazioa. Europako erakundeak ohar baten bidez esan du Espainiak bi luzoker ekoizleren jarduera eten egin duela; izan ere, intokzikazioa eragin duten pepinoak banatzeagatik.
Aipatu iturrien arabera, horri lotutako enpresa guztien lanek jarraitzen dute eta berriz ere esan dute agintariei adierazitakoa; hau da, arazoa eragin ahal izan duten pepino sorta topatu eta merkatutik kanpo utzi dutela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea