Gizartea -

Trafikoa

Bi kamioik talka egin dute A-1ean, Argantzonen, eta ilara luzeak daude

Peña Mariako tunelean jo dute elkar, eta kamioietako batek zama galdu eta errepidean geratu da barreiatuta. Ez da inor zauritu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi kamioik talka egin dute gaur A-1 errepidean, Peña Maria tunelean (Argantzon, Treviñu). Istripuaren ondorioz, Irungo noranzkoko hiru erreietatik bi itxi behar izan dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 07:55ean gertatu da. Kolpearen ondorioz, ibilgailuetako bat irauli egin da eta zama galdu du (errepidean barreiatuta geratu da). Bidea garbitu bitartean, itxita egongo da.

Hala, bi kilometro pasatxoko ilarak daude Irungo noranzkoan.

Iturrion arabera, ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak