Gizartea -
Gertaera
Atxilotzeko agindua eman dute Santutxuko ustezko hiltzailearen aurka
77 urteko gizonezkoaren hiltzailea, antza, etxeko langilearen semea da, bere jaioterrira ihes egin duena.
Erredakzioa
Bilboko epaitegi batek atxilotzeko nazioarteko agindua eman du Santutxun (Bilbo) 77 urteko gizona hil duen (ostegunean gertatu zen) ustezko hiltzailearen aurka, Herrizaingo Sailak zabaldu duenez.
Hilotza 17:00ak aldera topatu zuten indarkeria zantzuak zituela, etxebizitzan, Santutxun.
Epaileak sekretua ezarri du auziaren gaineaen eta, Ertzaintzak abiatutako ikerketetan oinarrituta, ustezko erasotzailearen kontrako atxilotzeko nazioarteko agindua eman du.
Halaber, ustezko hiltzailea etxeko langilearen semea omen da, ikerketako iturrien arabera.
Antza, hilketa egin eta berehala Bilbotik Madrilerako hegaldi bat hartu zuen, etya handik bere jaioterrira, Kolonbiara.
Ertzaintzak atxilotzeko nazioarteko agindua kudeatu du Interpolen bidez.