Gizartea -

indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Avilesen emakume transexual bat hiltzea egotzita

Biktimaren gorpua larunbatean aurkitu zuten Asturiasko herri horretako etxebizitza batean. Hainbat labankada zituen.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Leonen, 38 urteko emakume transexual baten hilketan zerikusia duelakoan. Biktimaren gorpua larunbatean topatu zuten, Avilesko etxebizitza batean; hainbat labankada zituen.

Auzia sekretupean jarri dute, eta ikerketa zabalik dago.

Aviles erdiguneko etxebizitza hori (La Camara kaleko 62an ataria) garbitzeaz arduratzen zen pertsonak topatu zuen hilotza, larunbatean. Ikerketaren lehen datuen arabera, pisua prostituziorako erabiltzen zuten. Argitzeke dago atxilotuak biktimarekin harreman sentimentalik zuen edo haren bezeroa zen.

Emakumearen gorpua Oviedoko Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman zuten, autopsia egiteko.

Trans Plataformak gogor gaitzetsi du "gorroto konnotazio argiak dituen hilketa basati hau". "Emakumeak jomuga dituen beste hilketa matxista bat da", erantsi du.

_____________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa LGTBI Asturias Erailketak