Gizartea -

Astelehenean desagertu zen

Zarauzko hondartzan desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute

Gaur goizean Zarautzen paseoan zebilen herritar batek aurkitu du 19 urteko gaztearen hilotza. Astelehen arratsaldean desagertu zen lagun batekin uretara sartu eta korronteek eramanda.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean aurkitu dute Zarauzko hondartzan astelehenean malekoi inguruan uretan zebilela korronte batek eramanda desagertu zen 19 urteko gaztearen hilotza.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak iragarri duenez, gaur goizeko lehen orduan Zarautzen paseoan zebilen pertsona batek aurkitu du gorpua. Ertzaintzak baieztatu du astelehenean desagertu zen mutil gaztearen hilotza dela.

Gertaera astelehen arratsaldean izan zen. Iruñetik Zarautzera joandako lagun talde bateko bi gazte uretara sartu ziren eta horietako batek soilik lortu zuen irtetea; bestea, korronte batek eramanda itsasoan desagertu zen. Itsas Salbamenduko eta Gurutze Gorriko kideak eta Ertzaintza aste osoan zehar aritu dira bilketa lanetan fruiturik lortu gabe. Azkenean, gaur goizean herritar batek aurkitu du hilotza.

Nafarroako Gorren Elkartetik esan dute desagertutako mutila elkarte horretako kidea zela eta Iruñean bizi zen arren, berez Brasildarra zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea