Gizartea -

'Boga' lelopean

Milaka lagun bildu dira Ondarroan Ibilaldiaz gozatzeko

Goizeko lehen orduetatik, Bizkaiko ikastolen jaialdia hartu du Ondarroak. Jai giroa da nagusi eta ibilbideko 5.400 metroetan musika eta jarduera ezberdinak izango ditugu hizpide.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka euskaltzale bildu dira Ondarroan igandeko lehen orduetatik XXXIII. Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaialdiaz gozatzeko asmoz. Jaialdia 09:30ean hasi da Isabel Celaa Hezkuntza sailburua bertan izan dela, besteak beste. "Boga" lelopean, 5.400 metroko ibilbidea bost esparrutan banatuta dago. Bakoitzean jarduera ezberdinak egingo dituzte. Eguraldiaren iragarpenak, gainera, bete dira eta giro eguzkitsua da nagusi.

Aurten artisauak omenduko dituzte, Arbaso artisau elkarteak eta Bittori Lakak, Karmelo Urdangarinek, Julen Barrenetxeak eta bestelako pertsona partikularrek egindako lanak nabarmenduz. Musikak ere protagonismo berezia izango du, Zea Mays, Esne Beltza eta Gose taldeen kontzertuekin, besteak beste.

Aurreikusitako bisitari kopurua kontuan hartuta, antolatzaileek arraio publikoa erabiltzeko deia egin dute. Halaber, Foru Aldundiak Ondarroa Bilborekin, Durangorekin eta Markinarekin lotzen dituen autobus zerbitzua indartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea