Gizartea -
Gertaera
Parapente zale bat erreskatatu dute helikopteroz Aratz mendian, Araban
Kirolariak 20 bat metro egin du behera jausian, tontorretik gertu zegoenean. Ertzaintzak Txagorritxugo Ospitalera eraman du.
Erredakzioa
Ertzaintzaren helikoptero batek Aratz mendian parapente egiten ari zela istripua izan duen gizonezko bat erreskatatu du.
11:00ak aldera, SOS Deiak 112an istripu baten inguruko dei bat jaso dute. Antza, Aratz mendian parapente egiten ari zen gizonezko bat 20 metro inguruko altueratik erori egin da.
Aipatu behar da inguruetan mendi-maratoi bat egiten ari zirela une hartan. Hortaz, bertan ziren osasun zerbitzuetako kideek artatu eta egonkortu dute zauritua eta esku-ohe batean jarri dute.
Ertzaintzaren helikoptero bat Aratz mendira bertaratu da eta bertan eraman dute zauritua Gasteizko Txagorritxu ospitalera. Biktima, Altsasun bizi den 34 urteko gizon bat da.