Gizartea -

Lurreko Telebista Digitala

Bizilagunen elkarteek dirua jasoko dute Dibidendu Digitalari aurre egiteko

LTDaren antenak egokitzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ostegunean zabalduko da.

Frekuentzia aldaketak ETBri ere eragingo dio. Argazkian, Bilboko emisiogunea.
Frekuentzia aldaketak ETBri ere eragingo dio. Argazkian, Bilboko emisiogunea.
Frekuentzia aldaketak ETBri ere eragingo dio. Argazkian, Bilboko emisiogunea.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren Dibidendu Digitalari aurre egiteko bizilagunen elkarteentzako dirulaguntzak eskatzeko epea bihartik, irailaren 26tik, aurrera egongo da zabalik.

Dirulaguntza horiek eskatzeko informazioa Espainiako Ekonomia eta Enpresa Ministerioaren webgunean aurkituko duzue.

Bigarren Dibidendu Digitala uztailean hasi zen Espainian 5G sareei tokia uzteko, eta, ondorioz, Lurreko Telebista Digitaleko (LTD) hainbat kanal frekuentziaz aldatuko dira eta antena egokitu beharko da.

Horrela, datozen hilabeteotan Nafarroan 13.103 bizilagun elkartek (Espainian 850.000) egokitzapenak egin beharko dituzte etxeetako seinalea hartzeko sistemetan.

Aldaketa hori Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkaritzako datu-baseetan erregistraturik dagoen telekomunikazioen instalatzaile batek egingo du.

Etxebizitza familiabakarretan eta bizilagun elkarte txikien eraikinetan, berriz, ez dute aldaketarik egin beharko.

Dirulaguntzak eskatzeko epea ostegunean zabalduko dute. 104,3 euro eta 677,95 euro bitartekoak izango dira, eraikinaren eta LTD azpiegituraren arabera.

Eraikinetako seinale-hartzailea edozein izanda ere, herritar guztiek sintonizatu beharko dituzte beren telebistak.

Prozesu horren ondorioz ez dira telebista kate berriak agertuko, ezta desagertuko ere, baina frekuentziaz aldatuko baitira, besterik ez. Aldaketa horrek, gainera, ez du telebisten edo LTD deskodegailuen zaharkitzea ekarriko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Hernani Euskal Autonomia Erkidegoa Telebista publikoa Gizartea Telebista Eguneko albisteak Albisteak Internet Lurreko Telebista Digitala Dirulaguntzak