Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia itsasaldeko arriskuagatik igandean, marea biziak tarteko
Igande arratsaldeko itsasaldiak 5,04 metro harrapa ditzake.
EITB.EUS
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du iagndera arte itsasaldeko arriskuagatik (kostaldean inpaktua). Izan ere, marea bizien garaian gaude, eta urak itsasertza gaindi dezake itsasgoran.
Igandean, itsasgoran (05:35ean eta 17:53an) egongo da indarrean abisua, hots, goizaldean (04:00etatik 07:00etara) eta arratsaldean (16:00-19:00). Aipagarria da igande arratsaldeko itsasaldiak 5,04 metro harrapa ditzakeela.
Hain justu, abisuaren aurrean neurriak hartu ditu Bilboko Udalak, eta hareazko zakuak jarri ditu Zorrotzaurren, itsasadarraren balizko igoera bati aurre egiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea