Gizartea -

Indarkeria matxista

31 urteko gizon bat atxilotu dute Santurtzin, sexu-erasoa egotzita

Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman zuen Udaltzaingoak; bertan artatu eta azterketa medikoa egin zioten.

Elkarretaratze isila egin dute Santurtzin, sexu-erasoa salatzeko

0:44

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

31 urteko gizon bat atxilotu zuten ostegunean, Santurtzin (Bizkaia), sexu-erasoa egitea leporatuta, biktimak salatu ondoren. Antza denez, erasoa atxilotuaren etxebizitzan gertatu zen.

Santurtziko Udalak jakitera eman duenez, gertakarien berri izan ondoren, biktima Gurutzetako Ospitalera eraman zuen Udaltzaingoak; bertan artatu eta azterketa medikoa egin zioten. Ondoren, udaltzainek bere etxera eraman zuten.

Udaltzainek ustezko egilea 20:00ak aldera bere etxebizitzan atxilotu zuten, eta polizia-etxera eraman zuten ikerbidea hasi eta ondoren epailearen esku uzteko. Udaltzaingoaren ikerketak aurrera jarraitzen du.

Elkarretaratzea

Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen bat onartu du ostiral honetan, "mota honetako edozein ekintza irmo eta aho batez gaitzesteko".

Era berean, Udaleko talde politiko guztiek bost minutuko elkarretaratze isila deitu dute 18:00etarako. Udaletxe aurrean egin dute. Bestalde, beste kolektibo batzuek deitutako ekitaldiekin bat egingo duela iragarri du Udalak.

---------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Santurtzi Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa