Gizartea -

Indarkeria matxista

Bizi osorako espetxe-zigorra, Uztaritzen emakume bat bortxatu eta hil zuen gizonari

Gertakariak 2017ko irailean jazo ziren. Biktimak 24 urte zituen eta haurdun zegoen. Epaiketa aste honetan egin dute Paueko Auzitegian.

Emakumea Uztaritzeko etxe honetan bortxatu eta hil zuten. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Emakumea Uztaritzeko etxe honetan bortxatu eta hil zuten.
Emakumea Uztaritzeko etxe honetan bortxatu eta hil zuten. ETBko bideo batetik hartutako irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paueko Auzitegiak bizi osorako zigorra ezarri dio Uztaritzen 24 urteko emakume bat bortxatu eta hil zuen gizonari, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.

Gertakariak 2017ko irailean jazo ziren. Cedric Bernasconik haurdun zegoen emakume gaztea bortxatu eta hil egin zuen.

Epaiketa asteon egin dute. Akusatuak espediente psikiatriko luzea eta eskizofrenia diagnostikatuta duela jakin du epaimahaiak, baina, hala eta guztiz ere, fiskalak zigorrik handiena eskatu du. Eta epaimahaiak gutxienez 22 urteko kartzela-zigorra bete behar duela erabaki du.

Eskizofrenia aintzat hartu eta zigorra bete gabe aske geratuz gero, 10 urtez kontrol judizialpean egon beharko du, gaur emandako epaiaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Iparraldea albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimentzako gida Mundu matxista