Gizartea -
Etxebizitza Zerbitzua
Etxebideko webgune berriak izapideak online egitea ahalbidetuko du
Eusko Jaurlaritzaren webgune berria aurkeztu du Etxebizitza sailburuordeak. Dagoeneko martxan dagoen atari berriak tele-tramitazioa egiteko teknologia du.
Erredakzioa
Etxebide zerbitzuaren webgune berria aurkeztu du astelehen honetan Maripaz Larrumbide Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako sailburuordeak. Dagoeneko martxan dagoen web berri honek izapideak online egiteko teknologia du.
Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuaren webgune berrituak tele-tramitazioko teknologia berriak txertatuta ditu eta ondorioz, tramitazio elektroniko osoa egiteko aukera eskainiko du. Hori dela eta, kasu askotan ez da beharrezkoa izango Etxebizitzako Ordezkaritzetara joatea.
Herritarrei etxebizitzaren inguruko informazio ahalik eta zabalena eskaintzea eta modu errazagoan jartzea haien esku ditu helburu webgune berriak, hau da, Administrazioarekiko harremanak azkarrak, sinpleak eta erosoak bihurtzea.
Egun, Etxebideko webguneak 46.000 bisita jasotzen ditu hilero eta kontsultak egiteko zerbitzuak 500 posta elektrikoei eman ohi die erantzuna. Hiritarrei zabalik dago 24 ordutan, urteko 365 egunetan. Bisita kopuru gehien jaso ohi dituen Eusko Jaurlaritzako webgunea da Etxebidekoa.