Gizartea -

INGURUMENA

Donostian, Añorgako errekan, isuria izan dela salatu du Eguzkik

Aparra agertu dela baieztatu dio Segurtasun Sailak eitb.eus-i eta URA agentziako teknikari batek lagina hartu duela aztertzeko. Ez dago isuriaren jatorriaren inguruko daturik oraindik.

Isuria Añorgan. Argazkia: Eguzki talde ekologista
Isuria Añorgan
Isuria Añorgan. Argazkia: Eguzki talde ekologista

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguzki talde ekologistak Donostian, Añorgako errekan, isuria izan dela salatu du irailaren 29 honetan. Komunikabideei igorritako ohar batean azaldu duenez, Añorgako erreka apar ikusgarriz estalita agertu da gaur goizean. Aparra, denboraren poderioz disolbatu ordez, errekan behera joan da eta eguerdi partean Infernura iritsita zegoen.

Aparra agertu dela baieztatu dio Segurtasun Sailak eitb.eus-i eta abisua jaso eta gero, URA Agentziako teknikari batek laginak hartu dituela aztertzeko.

Ez dago isuriaren jatorriaren inguruko daturik oraindik.

"Isurketa nondik sortu den behar bezala ikertzeko eta behar bezala zigortzeko" eskatu die Eguzki taldeak instituzioei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Ura azken ordukoa Euskadiko kutsadura