Gizartea -

EGURALDIA

Abisu horia ezarri dute gaur kostaldean, itsasaldeko arriskuagatik

18:00etatik 19:00etara egongo da indarrean abisua, itsasgorarekin bat eginez (18:35).

Ondarretako hondartza, itsasbeheran. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Ondarretako hondartza, itsasbeheran
Ondarretako hondartza, itsasbeheran. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaurko itsasaldeko arriskuagatik. Izan ere, marea biziak tarteko, urak itsasertza gaindi dezake itsasgoran.

Itsasgoran (06:15 eta 18:35) egongo da indarrean abisua, hots, goizean (05:00etatik 07:00etara) eta arratsaldean (18:00etatik 19:00etara). Aipagarria da arratsaldeko itsasaldiak 5,02 metro harrapa ditzakeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal herriko hondartzak mapa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak