Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Aske utzi dituzte Bilbon sexu erasoa egotzita atxilotutako bi gizonak
Epaileak aske uztea erabaki du, baina egunero epaitegian agertzeko agindu die. Fiskaltzak, berriz, ez du espetxean sartzeko eskaerarik egin.
Agentziak | Erredakzioa
Igande gauean Bilbon emakume bati sexu erasoa egitea egotzita atxilotutako bi gizonak aske utzi ditu epaileak, Justizia Auzitegi Nagusiak Europa Press albiste-agentziari jakinarazi dionez.
Erasoa Uribarrin gertatu zen asteburuan, Uribarri-Matikoko jaien amaieran. Emakumea ospitalera eraman zuten, eta gertatutakoa salatu zuen. Ondoren, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen.
Polizia Zientifikoa frogen bila aritu zen erasoaren tokian.
Atxilotuak igande arratsaldera arte egon ziren polizia-etxean, epailearen aurrera eraman aurretik. Epaileak aske uztea erabaki zuen, baina egunero joan beharko dute epaitegira. Fiskaltzak ez du espetxean sartzeko eskaerarik egin.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.