Gizartea -
TUTERA
13 eta 10 urteko espetxe zigorra Yanzaren hilketako alargunarentzat eta bi ilobentzat
Espetxe zigorrez gain, hiru auzipetuek 350.000 euroko kalte-ordainak ordaintzea erabaki du epaileak biktimaren lau semeei.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zinpeko epaimahaiak 2016ko azaroan Tuteran Wilson Alejandro Yanza Heredia itotzeagatik epaitutako hiru auzipetuak errudunak zirela erabaki ondoren, Nafarroako Auzitegiak 13 urteko espetxe zigorra ezarri dio haren alargunari eta iloba bati (krimena aurrera eraman zuena), eta 10 urtekoa beste iloba bati.
Epaian, magistratuak fiskalak eskatutako zigorrak ezarri ditu irailaren 18an epaimahaiak hartutako erabakiaren ondoren.
Espetxe zigorrez gain, hiru auzipetuek 350.000 euroko kalte-ordainak ordaintzea erabaki du epaileak biktimaren lau semeei.
Horrez gain, 18 urteko egoitza debekua ezarri die Irene de Fatima alargunari eta Ronaldo Dias ilobari Nafarroan eta 13 urtekoa beste Rozilene de Fatima ilobari, baita bost eta hiru urteko baldintzapeko askatasuna ere.
Krimena 2016ko azaroaren 2an gauzatu zen Tuteran. Wilson Alejandro Yanza zutik zegoela aprobetxatuz, ilobak lepotik heldu zion eta besaurrearekin ito zuen lepoa estutuz bi eta bost minutuko tartean.
Ondoren, hiru auzipetuek Ebro ibaiko zelaigune batera eraman zuten Yanza, Castejongo enpresa batetik hurbil, eta ibaira jaurti zuten gorpua.