Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume bat hil dute Mostolesen, labankadaz

42 urteko emakume bat hil du, Mostolesen (Madril), ustez bikotekide ohiak; emakumeari zenbait labankada eman dizkiote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erasoa Mostoleseko etxe batean izan da, ustez biktimaren eta erasotzailearen artean eztabaida izan ostean. Biktimaren bikotekide ohiak 112 Larrialdi Zerbitzura deitu du 14:18an, emakume bat oso larri eta arnasarik gabe zegoela esateko.

Herritarren Segurtasunerako patruila bat erasoa izan den tokira bertaratu da eta M. B. G. emakumeari arma zuriz eraso diotela egiaztatu du.

Osasun zerbitzuko langileek emakumea artatu dutenerako, arnas aparatua eta bihotza geldirik zituen; halaber, emakumeak hainbat labankada zituen, toraxean, besoetan eta hanketan. 30 minutuz suspertzen saiatu ostean, Summa Madrilgo larrialdi zerbitzuko medikuek emakumearen heriotza egiaztatu dute.

Erasotzailea etxean zegoen, eta atxilotu egin dute; Mostoleseko ospitalera eraman dute gero, zauriak senda ziezazkioten.

Poliziak argitu duenez, ez diote inoiz elkarri salaketarik egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea