Gizartea -

Larunbat honetan

Sei hegaldi desbideratu behar izan dituzte Loiuko aireportuan, lainoaren ondorioz

Malagatik, Valentziatik, Madrildik, Bartzelonatik, Paristik eta Londresetik zetozen hegaldiak ezin izan dira lurreratu Bizkaiko aireportuan.

Lainoa Loiuko aireportuan. Argazkia: EFE
Lainoa Loiuko aireportuan
Lainoa Loiuko aireportuan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lainoaren ondorioz, Bilboko aireportura zihoazen sei hegaldi desbideratu behar izan dituzte gaur goizean. Beste hegaldi batzuek ere atzerapenak izan dituzte ikusgaitasun urriagatik.

Aenako iturrien arabera, Madrildik, Bartzelonatik Valentziatik, Malagatik, Paristik eta Londresetik zetozen hegaldiak desbideratu egin behar izan dira.

Haietatik hiru (Valentziakoa, Malagakoa eta Bartzelonakoa) Sandanderrera desbideratu dira, Madrilgoa hiriburura itzuli da, pariskoa Biarritzera joan behar izan da eta Londresekoa Tolosara.

Iturri berdinen arabera, 10:45 inguruan lainoa urtzen joan da eta normaltasuna itzuli da Bilboko aireportura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Bizkaia Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak