Gizartea -

Barajaseko hegazkin istripua

Beste hiru inputatu, Spainairreko hegazkin istripuaren auzian

Perituen txosteneko ondorioz geroztik inputatu dituzte. Spanairreko hegazkinak 2008ko abuztuaren 20n izan zuen istripua Barajasen eta 154 pertsona hil ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Perez epaileak Spanairreko hiru arloko buru inputatu ditu 154 hilketa eta zuhurtziagabeko 18 lesio delitu egotzita, Spanairreko istripuaren auziaren barruan.

Autoaren arabera, inputatuak dira: Jose Antonio V. Spanairreko Madrilgo Txandakako burua; David T. kateko mantentze lanetako arduraduna; eta, Alejandro S. Kalitate zuzendaria istripuaren unean.

Ekainaren 20, 21 eta 22an hartuko die deklarazioa epaileak bederatzi inputatuei. Halaber, ekainaren 21ean deklarazioa hartuko dio berriro Jesus T. Spanairreko mantentze lanetako buruari.

Perituen txosteneko ondorioz geroztik inputatu dituzte. Txosten hori hegazkin istripuetan aditu diren eta epaileak aukeratutako zortzi adituk egin dute; halaber, Frantziako beste aditu batek parte hartu du txostenean.

Iazko abuztuaren 20an Barajaseko aireportuan (Madril) istripua izan eta 154 pertsonaren heriotza eragin zuen hegazkina ''flap'' gailuak zabaldu gabe aireratu zen, Istripuak Ikertzeko Abiazio Zibilak duen Batzordearen (CIAIAC)txostenaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea