Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita

Udaltzaingoak Alde Zaharreko bizilagun baten deia jaso zuen, etxebizitza batean bikote baten eztabaida gogorra entzun zuela eta emakumea laguntza eskatzen ari zela ohartaraziz.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 24 urteko gizon bat atxilotu du, genero-indarkeria leporatuta, emakume bati eraso egin ostean, Gasteizko Udalak astearte honetan jakinarazi duenez.

Udaltzaingoak Alde Zaharreko bizilagun baten deia jaso zuen, etxebizitza batean bikote baten eztabaida gogorra entzun zuela eta emakumea laguntza eskatzen ari zela ohartaraziz.

Hala, bertaratu ziren udaltzainek atondoan aurkitu zuten bikotea.

Familia-arrazoiengatik eztabaida izan zutela eta gizonak emakumeari eraso egin ziola azaldu zieten biek.

Biktimak zituen zauriak ikusita, Udaltzaingoaren patruila batek ustezko erasotzailea atxilotu zuten.

Beste patruila batek, berriz, ospitalera eraman zuen emakumea, eta salaketa jartzera lagundu zion gero.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Araba Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa