Gizartea -

Indarkeria matxista

17 urteko mutil batek sexu-erasoa egin die bi adingaberi Basaurin

Erasoak igande goizaldean gertatu ziren, Basauriko jaietan. Erasotzailea Zumarragako adin txikikoen zentroan sartu dute gaur goizean.

Basauriko ertzain-etxea
Basauriko ertzain-etxea
Basauriko ertzain-etxea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko mutil bat Zumarragako adingabeen zentroan sartu dute gaur, Basaurin bi neskatori sexu-erasoa egitea egotzita.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertakariak igande goizaldean jazo ziren, Basauriko San Migel auzoko jaietan. Biktimak ere adin txikikoak dira. Igandean jarri zuten salaketa Ertzaintzan.

Aurrez, eta horrelako kasuetarako protokoloari jarraituz, ospitale batera eraman zituzten biak osasun azterketa egiteko.

Ertzaintzak igande horretan bertan atxilotu zuen ustezko erasotzailea. Atzo eraman zuten epailearen aurrera, eta honek Zumarragako zentroan sartzeko agindua eman zuen, sexu-eraso delitua egotzita.  

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Indarkeria matxista Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Sexu erasoak