Gizartea -

Sutea Bilbon

Bost edukiontzi kiskali eta beste bost auto kaltetu dira Bilbon

Sugarrek sortutako beroak inguruko saltoki baten kristala hautsi du, eta kalteak eragin ditu fatxadan. 03:25 aldera piztu da sua, Bilboko Juan Ajuriaguerra kalean.

Bilboko Juan Ajuriaguerra kalean piztu da sutea. EiTBko bideo batetik hartutako argazkia
Bilboko Juan Ajuriaguerra kalean piztu da sutea. EiTBko bideo batetik hartutako argazkia
Bost edukiontzi kiskalita eta 5 auto kaltetuta Bilbon, sute baten ondorioz

0:54

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost edukiontzi kiskali dira ostegun honetan Bilbon, sute batean, eta inguruan aparkatuta zeuden beste horrenbeste ibilgailu kaltetu dira. Halaber, kalteak izan dira saltoki baten fatxadan eta kristalean ere.

03:25 aldera izan da sutea, Bilboko Juan Ajuriaguerra kalean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sua edukiontzi batean piztu da, eta horren ondoan zeuden beste lau ontzitara zabaldu da. Halaber, kalteak egin ditu bost ibilgailuren atzealdean eta inguruko eraikin baten fatxadan.

Era berean, sugarrek sortutako beroak saltoki baten kristala hautsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak