Gizartea -
Irailean hasiko da
'The New York Times' emakume batek zuzenduko du lehen aldiz
Jill Abramson, ikerketa kazetari ohia, 160 urtetan egunkaria zuzenduko duen lehen emakumea izango da. Argitalpenaren zuzendariaren aburuz, "Times-en garapenerako hautaketa perfektua da".
Erredakzioa
Jill Abramson The New York Times egunkaria zuzenduko duen lehen emakumea izango da, 160 urtetan lehenengoa. Harvardeko Unibertsitatean Literatura eta Historia ikasi zuen Abramsonek eta irailaren 6ean hartuko du kargua.
Horrela, Bill Keller orain arteko zuzendariak agintea izateari utziko dio eta artikuluak idatziko ditu. Horrez gain, Dean Baquet informazio zuzendari berria izango da. Orain arte, Basquet Washingtoneko bulegoko zuzendaria izan da eta aurretik Los Angeles Times egunkariko zuzendaria izan zen.
Abramson 1997an hasi zen The New York Times-en lanean. Aurretik, The Wall Street Journalen aritu zen eta 2000n Washingtoneko ordezkaritzako arduraduna izan zen. 2003an New Yorkera itzuli zen eta Kellerren kolaboratzaile estua izan zen.
Arthur Sulzberger egunkariaren presidentearen aburuz, ikerketa kazetari ohia "Times-en garapenerako hautaketa perfektua da".