Gizartea -

Alacant

Hamabi urteko neskato batek haurra izango du bortxaketa baten ondorioz

Sexu-eraso baten biktima izan zela jakin zutenerako adingabeak sei hilabete zeramatzan haurdun, beraz, ezin izan du abortatu.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alacanteko 12 urteko neskato batek haurra izango du 11 urte zituenean bortxatu eta haurdun utzi zutelako, bertako hainbat hedabidek zabaldu dutenez.

Aipatu iturrien arabera, Guardia Zibilak ustez sexu-erasoan parte hartu zuten bi pertsonetako bat atxilotu du, baina batek, ustez haurra haurdun utzi zuenak, ihes egitea lortu du.

Dirudienez, neskatoak haurdun sei hilabete zeramatzanean izan zuten gertakariaren berri, beraz, ezinezkoa izan zitzaien abortatzea, egungo legediak debekatu egiten baitu.

Medikuen arabera, neskatoa fisikoki erabat garatu ez bada ere, bere bizitza ez da arriskuan egongo haurra erditzen duenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea