Gizartea -

Trafikoa

Auto-ilara luzeak A-8 autobidean, Irunerako bidean, bi ibilgailuk talka egin ostean

Lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, Donostiarako noranzkoan, eta Bilboko sarrerako tuneletan behin-behineko etenaldiak izan dira.

Auto-ilarak lau kilometrokoak izan dira, Donostiarako noranzkoan. Argazkia: Bizkaimove
Auto-ilarak lau kilometrokoak izan dira, Donostiarako noranzkoan. Argazkia: Bizkaimove
Auto-ilarak lau kilometrokoak izan dira, Donostiarako noranzkoan. Argazkia: Bizkaimove

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira astelehen goizean A-8 autobidean Bilbon, Donostiarako noranzkoan, bi ibilgailuk talka egin ostean, Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Istripua 07:30 aldera jazo da, bi ibilgailuk elkar jo dutenean, Malmasin parean. Kolpearen ondorioz, pertsona bat zauritu da eta errei bat itxi dute.

Auto-ilarak lau kilometrokoak izan dira, Donostiarako noranzkoan, eta Bilboko sarrerako tuneletan behin-behineko etenaldiak izan dira.

Dena dela, 08:30 aldera, errei guztiak irekita geratu dira, eta, ondorioz, pixkanaka, errepidean normaltasuna berrezarriko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Donostia Gizartea Bilbo erdialdeko sarbidea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Irun Albisteak A-8 Autobidea