Gizartea -
Ezbeharra
Baldintzarik gabeko espetxea, hildako emakumearen senar ohiarentzat
28 urteko emakumea joan den astelehenean desagertu zen Finesen (Almeria).
Erredakzioa
Epaileak baldintzarik gabeko espetxea ezarri dio 34 urteko Oscar P. F. gizonari ustez emaztea hiltzea egotzita. 28 urteko emakumea joan den astelehenean desagertu zen Finesen (Almeria).
Guardia Zibilak Rosa Galeraren gorpua aurkitu du Tabernaseko (Almeria) inguruetan.
Emakumearen aitak desagertze salaketa jarri ostean hasi zituen Guardia Zibilak bilatze lanak. Asteartean, O. P. F. senar ohia atxilotu zuten, eta, ordutik, atxilotua dago.
Andaluziako Emakumearen Institutuaren arabera, emakumeak bost urteko haur bat zuen senar ohiarekin, eta ez zuen tratu txarren salaketarik jarri.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea