Gizartea -

Lapurretak

Bi atxilotu Gasteizen, hainbat etxetan lapurreta egitea egotzita

Ertzaintzaren ustez, etxebizitzetan lapurretak egiten zituen talde bateko kideak dira.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 7an, 21 eta 26 urteko bi emakume atxilotu dituen Ertzaintzak Gasteizen, etxebizitzetan lapurretak egiten zituen talde bateko kideak izatea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Antza denez, etxe batean lapurreta egin ostean Judizmendiko parkean lapurtutakoa aztertzen ari zirela atzeman zituzten. Ertzaintzaren ustez, bi atxilotuak azken hamar urteotan Gasteizen noizbehinka lapurretak egiten dituen talde bateko kideak dira.

Astelehenean, etxeetan lapurretak egiteagatik aurrekari polizialak zituen pertsona bat ikusi zuen Ertzaintzako patruila batek Gasteizen, eta hura zaintzeari ekin zioten. Lan horiek egiten ari zirela, agenteek beste emakume batekin zegoela ikusi zuten. 

Agenteak jarraipena egiten ari zirela, bi emakumeak atari batean sartzen ikusi zituzten, eta handik irtendakoan, Judimendiko parkeko banku batean eseri, eta etxebizitzaren batean ostu omen zutena aztertzen hasi ziren. Hori ikusita, agenteek identifikatu eta atxilotu egin zituzten.

Bi atxilotuak asteazkenean epaitu zituzten Gasteizko Guardiako Epaitegian, eta urtebete eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri zien epaileak. Aske utzi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Lapurretak