Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea jotzeagatik

Eraso matxista atzo arratsaldean jazo zen Erdi Aroko hiriguneko etxebizitza batean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 38 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, genero indarkeriaren delitu baten ustezko egile gisa. Gizonak bikotekideari eraso zion Erdi Aroko hiriguneko etxebizitza batean.

Udaltzaingoak ohar batean azaldu duenez, 092 zenbakira egindako dei batek eraso horren berri eman zuen, eta hala, patruila bat bertara joan, eta bikotearekin eta jipoiaren lekuko batekin elkarrizketatu zen.

Biktimak aitortu zuen bikotekideak jo egin zuela. Bertsio guztiak entzun ondoren, eta erasoaren ondorioz emakumeak zeuzkan aztarnak ikusirik, udaltzainek atxilotu egin zuten gizonezkoa, eta gaur goizean epailearen esku geratu da.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa