Gizartea -

Oparia

Kontxako baranda, Japoniako Taki herrian

Donostiako Udalak 4 metroko baranda zati bat emango dio Japoniako Taki hiriari, gastronomiari zuzenduta dagoen parke tematiko batean “Little San Sebastian” izeneko gune bat apaintzeko.

Kontxako baranda zatiak. Argazkia: EiTB
Kontxako baranda zatiak. Argazkia: EiTB
Kontxako baranda zatiak. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Goiak adierazi duenez, Tokiko Gobernu Batzarrak  astearte goizeko bileran erabaki du baranda zatia Takiko Udalari doan ematea.

Alkatearen esanetan, 15.000 biztanleko herri bat da, eta Japoniako santutegi sintoista garrantzitsuenaren ondoan dago, Ise ondoan. Goiak adierazi du bertan gastronomiari buruzko “parke tematiko antzeko zerbait” egiten ari direla.

Alkateak Takirekin harremana aurreko legegintzaldian hasi zela gogoratu du. Izan ere, Takiko udal korporazioko ordezkaritza batek, alkatea buru zuela, Donostia bisitatu zuen gastronomiaren inguruan “elkarlanerako bideak sortzeko interes handia” zutelako.

Ostalaritza eskola edukitzeaz gain, herri japoniarra “gastronomiarekin lotuta dagoen“ parke bat eraikitzen ari dela esan du Goiak, eta “Little San Sebastian” izeneko gune bat izango dela bertan. Parkeko eremu txiki batean, Donostiako taberna eta jatetxeak imitatuko dituzte, eta hori gauzatzeko Gipuzkoako hiriburuko ostalariekin lankidetzan ari dira.

2018an aldatu zituzten baranda zatietatik aterako dituzte Takira eramango dituzten piezak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Gastronomia Donostia albisteak Gipuzkoa Eneko Goia bideoak EAE Japonia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontxako hondartza