Gizartea -
20. Edizioa
Euskal Eskola Publikoaren festa ospatu dute Bilbon
Inaugurazio ekitaldian Isabel Celaá Hezkuntza sailburua izan da eta Euskal Eskola Publikoan "gatazka sozialetatik at" egon eta "ideologia guztiak" errespetatu behar dituela azaldu du.
Erredakzioa
Ehunka lagun izan dira Bilbo erdigunean urteroko moduan ekitaldiz beteta datorren Euskal Eskola Publikoaren festa ospatzen. Aurtengoan gainera, 20. urtea da festa hau ospatzen dutela.
Goizeko hamarretan hasi dira lehenengo ekitaldiak, baina, inaugurazio ekitaldia ez da hamaikak arte izan. Ordu horretan, Isabel Celaá Hezkuntza sailburua bertan zela ofizialki hasiera eman diote festari.
Bilbo erdigunea gaurkoan, beraz, festaren eta aldarrikapenaren guen bihurtu da. Dozenaka ekintza egingo dituzte bost gunetan banatuta: Arriaga plaza, kaia, Areatzako pasealekua, Ripako kaia eta La Nafarren gunea. Antzerkia, magia, txotxongiloak eta beste hainbat eta hainbat ekitaldi egongo dira. Eta amaitzeko, Nafarroako Vendetta musika taldeak kontzertua eskainiko du.
Antolatzaileek hori bai, ahal den neurrian behintzat festara garraio publikoa erabiliz joateko deia egin dute.
Isabel Celaá inaugurazioan
Isabel Celaá Hezkuntza sailburua inaugurazio ekitaldian izan da eta bertan Euskal Eskola Publikoa "gatazka sozialetatik at" mantentzeko beharra azpimarratu du. Era berean, "ideologia guztientzat" errespetua eskatu du eta terrorismoa gaitzetsi du.
"Hezkuntza sistemarentzat erreferentea den Eskola Publikoa nahi dugu; gatazka sozialik ez dagoen espazio bat, Europako gainerako herrialdeetan egiten den moduan", azpimarratu du Celaák Arriagan egin den inaugurazioan.