Gizartea -

Hiru mediku

Legez kanpoko produktuekin inplanteak egiteagatik atxilotu dituzte

Produktu horietan opiazeoen eta alkoholaren menpetasuna artatzeko konposatuak zeuden. Atxiloketak Malagan, Valentzian eta Madrilen egin dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionaleko agenteek hiru mediku atxilotu dituzte Interneten legez kanpoko produktuak erosi eta horiekin ''pellet'' (konprimitu esterilekin) inplanteak egiteagatik.

Gainera, produktu horiek daltzen zituen web orrialdearen kudeatzailea ere txilotu dute. Produktuak AEBetatik, Txinatik eta Errusiatik ekarri eta Espainian legez kanpo banatzen zituen, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak banatzeko egindako eskaria ukatu ziolako. Sarean eskainitako substantziak larruazalaren azpian jartzeko konprimituak ziren, garrantzi gutxiko ebakuntza batem bidez. Produktu horietan disulfiram, naltrexona eta antzerako produktuekin egindako konposatuak zeuden, normalean opiazeoen eta alkoholaren menpekotasuna artatzeko erabiliak.

200 paziente

Poliziak jakitera emandakoaren arabera, tratamentuak kliniketan egiten zituzten, kanpoko mediku gisa, eta menpekotadunak zituzten 200 pertsona inguru artatu zituztela kalkulatzen dute.

Espainian baimendutako sendagaien zerrenda kontsultatu egin daiteke Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea