Gizartea -
Elkarrizketa ETBn
Celaa: 'Euskarak lehentasuna izango du hirueletasunean'
Hezkuntza Sailburuaren arabera, programa abian jarriko duten 118 ikastetxeetan ezarritako gutxiengoa baino gehiago eskainiko diote euskarari eta aditu talde baten ebaluaketa gainditu beharko dute.
Erredakzioa
Hirueletasuna ezarriko duten 118 ikastetxeek euskarari lehentasuna ematen jarraituko dutela adierazi du Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak, euskararen ezagutza "bermatzeko".
ETBn emandako elkarrizketa batean, Celaak Arantza Aurrekoetxea jeltzaleari erantzun dio. Euskararen, gazteleraren eta ingelesaren maila "zehaztu arte" Jaurlaritzak ez zuela jeltzaleen babesik jasoko adierazi zuen atzo EAJko legebiltzarkideak.
Hiruheletasun proiektuaren "oinarrizko elementua" euskararen ezagutza bermatzea dela adierazi du Celaak eta hiru hizkuntzei ez zaiela "inolaz ere" garrantzia berdina emango gaineratu du, "euskal eskolaren elebitasuna atzerriko hizkuntzari zabalduko zaiolako".&' || 'nbsp;
"Euskal eskolak euskarari ematen dio lehentasuna, gizartean gutxiengoa den hizkuntza delako", berretsi du Celaak, eta hori kontuan hartuta hirugarren hizkuntza sartzeko ikastetxe bakoitzak proiektua "bere modura" finkatuko duela gaineratu du.
Bestalde, Hezkuntza sailburuak&' || 'nbsp; adierazi duenez, Haurreskoletako langileek ekaineko nominetan jasoko dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaian jasotzen diru kopurua.