Gizartea -
Errenteria
Emazteari eta semeari tratu txar psikologikoak ematearren zigortu dute
Gizonak seme eskizofrenikoa txikia zenetik "gutxietsi" du, eta emazteari, besteak beste, "ezertarako" balio ez zuela errepikatzen zion.
Erredakzioa
Epaile batek bi urteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati, emazteari eta seme eskizofrenikoari tratu txar psikologikoak emateagatik. Bikotea Errenterian bizi da eta dagoeneko etxean bizi ez diren beste lau seme-alaba dituzte.
Bikoteak 36 urte daramatza ezkonduta, eta gizonak "nagusitasun jarrera erabili du emaztearekin", hura lehenengoz haurdun gelditu zenetik; "irainak esaten zizkion etengabe, eta, horrenbeste denbora igaro ostean, egoera kronikoa bihurtu da".
Halaber, seme eskizofreniko paranoidea txikia zenetik "gutxietsi" du; "ezertarako" balio ez zuela esaten zion.
Besteak beste, gizonak behin eta berriro errepikatzen zion emazteari ez zuela "ezertarako balio"; halaber, behin hilabete egin zuen emazteari hitzik ere egin gabe.
Gizona "jeloskor" zegoen emazteak semeari ematen zion tratuagatik; semeak eskizofrenia du, eta gizonak "semearekin ohean sartzea baino" ez zitzaiola falta esaten zion emazteari.