Gizartea -
Gertakaria
Sarrailagile bati deitu dio, Errenterian, lapurtu nahi zuen etxebizitzan sartzeko
Ertzaintzak hori egiten saiatzen ari zen emakumea atxilotu du. Asteazken gauean gertatu da.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak 28 urteko emakume bat atxilotu du Errenterian, etxebizitza batean lapurreta egiten saiatu izateagatik. Hain zuzen ere, emakumeak sarrailagile bati deitu dio, etxebizitza horretara sartzeko asmoarekin, baina, ertzainak gerturatu direnean, etxebizitza berea zela eta giltzak galduak zituela esan die.
Asteazken gauean gertatu zen, 23:15 aldera. Une horretan, Ertzaintzaren patruila batek gizon bat eta emakume bat ikusi zituen etxe bateko beheko solairuaren aurrean, sarraila manipulatzen ari zirela.
Ikertzeko asmoarekin gerturatu ziren ertzainak, eta emakumeak, oso urduri, esan zien bertan bizi zela, alokatze-erregimenean, baina giltzak galduta zituela-eta sarrailagile baten zerbitzua eskatua zuela. Orduan, gizonak sarrailagileabera zela egiaztatu eta ateko ponpatxoa aldatuta zuela adierazi zuen.
Emakumearen jarrera susmagarria ikusirik, ertzainek alokatze-kontratua eskatu zioten, baina horrek ez zuen erakusterik izan. Jarraian, etxebizitzaren jabearekin hitz egin zuten. Jabeak adierazi zienez, bidaia batean zegoen, eta ez zion inori etxea alokatu.
Beharrezko egiaztapenak eginda, agenteek susmagarria atxilotu zuten. Segituan, polizia-bulegoetara eraman zuten, epailearen esku utzi aurretik.