Gizartea
Sutea
Hainbat enpresa hustu dituzte Iurretan pabiloi batean piztutako sutea dela eta
Agentziak | Erredakzioa
Garrak 12:20 aldera piztu dira Arriandi industrialdeko pabiloi batean. Suhiltzaileak amatatzeko lanetan daude oraindik.


Iurretako (Bizkaia) Arriandi industrialdeko hainbat enpresa jendez hustu dituzte pabiloi batean sutea piztu dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Garrak 12:20 aldera piztu dira, eta 13:00ak zirenean, amatatzeko lanetan zeuden oraindik Iurretako parkeko suhiltzaileak. Antza, sutea pabiloi batean piztu da, baina ondoan dituen beste batzuetara zabaldu dira garrak.
Sutea handia da, eta ke ugari eragin du (Durangotik ikus daiteke zutabea).
Incendio #Iurreta un pabellón afectado , parque Iurreta trabajando dotaciones parques Basauri y Markina en camino en apoyo #Bomberos
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) October 18, 2019
Iurretako #sutea _n pabiloi bat kaltetuta, Iurretako dotazioak labean, Basauri eta Markina parkeko dotazioak bidean laguntzeko #Suhiltzaileak
Badaezpada, inguruko enpresak jendez hustu behar izan dituzte. Arriandi industrialderako sarbidea ere itxita dago.