Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Ustez bikotekide ohia jotzeagatik gizon bat atxilotu dute Donostian

Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek atxilotu du, kalean emakumea semaforo baten aurka bultzatzen eta ukabilkadak ematen ikusi eta gero, antza.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek 53 urteko gizonezko bat atxilotu du Donostian, bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta.

Gertakaria atzo arratsaldean jazo zen Zurriola auzoko kale batean. Agenteak aurrez aurre ikusi omen zuen erasoa.

Atxilotua ustez emakumeari hurreratu citación atzekaldetik, semaforo baten aurka bultza egin eta ondoren ukabilkadak eman zizkion. Biktima gizonezkoaren bikotekide ohia da.

Agenteak bere burua identifikatu zuenean, ustezko erasotzailea ihes egiten saiatu zen, baina ertzaina atzetik joan zitzaion eta harrapatzea lortu zuen. Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez, ustezko erasotzaileak agenteari ere eraso zion, kolpeka.

Biktimak, atxilotuaren bikotekide ohiak, buruan eta aurpegian zauriak jasan zituen eta Donostiako osasun zentro batera eraman zuten.

Ertzaintzaren agenteak, berriz, kolpeak hartu zituen lepoan, sorbaldan eta belaun batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea